Ikastetxe Segurua: Bizikidetza eta Arreta (BAT)
BIZIKIDETZA-DEKALOGOA
- BAT Taldeari informatu: Edozein gertaeraren aurrean lehenbailehen jakinarazi.
- Koordinazioa: Gurasoekin bilerak BAT Taldearekin koordinatuta egin behar dira.
- Dokumentazioa: Protokolo guztiak idatziz eta sistematizatuta jaso behar dira.
- Prebentzioa: Jarduerak urte osoan zehar planifikatu behar dira, ez soilik krisi garaian.
KIDEAK ETA ANTOLAKETA
Taldea adituek osatzen dute:
- Zuzendaritza Taldea
- Orientatzaileak
- HH, LH eta DBHko ordezkariak
Barne-egiturak arduradun bat du izendatuta, erabaki guztiak aktetan jasotzen direla ziurtatzeko.
Konpromiso Irmoa:
Ikastetxeak bizikidetzaren aldeko eta ikasleen ongizate emozionala bermatzeko hautu irmoa egin du, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzearekin.
BAT TALDEAREN FUNTZIOAK
- Jarraipena: Kasuen monitorizazio konstantea eta banakako arreta planak diseinatzea.
- Koordinazioa: Irakasle, familia eta kanpoko eragileen arteko lotura eta komunikazioa ziurtatzea.
- Diseinua: Prebentzio estrategiak eta esku-hartze proposamenak sortzea eta eguneratzea.
FORMAZIO SISTEMATIKOA
BAT Taldearentzat
- 10 orduko saio espezializatuak.
- Kasu konplexuen kudeaketa.
- Komunikazio protokoloak eta emozioen trataera sakona.
Klaustro Osoarentzat
- Hezkuntza emozionala eta bullying-aren prebentzioa.
- Aitor Albizu adituaren formazio ziklo espezifikoa.
- SuizidIoaren aurreikuspena eta esku-hartze.
Erantzun Integrala:
Gaur egungo erronkei erantzunez, klaustroak egindako lanak eta aurreikusitako ekintzak modu bateratuan jasotzen ditu plan honek.
PROTOKOLOAREN APLIKAZIOA
Protokoloa guztiz eguneratu da erantzun azkar eta eraginkorra bermatzeko:
- Detekzio goiztiarra eta dokumentazio zorrotza.
- Familiekin koordinazio estua uneoro.
- Ikaslearen intimitatea: Segurtasuna eta konfidentzialtasuna lehentasuna dira.
KOMUNIKAZIO SEGURUA
Kanal Anonimoak
Ikasleek eta familiek beldurrik gabe hitz egin dezaten, bide desberdinak ireki ditugu:
- BAT taldeko kideak ikastetxean.
- Email helbide espezifiko eta segurua.
- Konfiantzazko pertsona: Ikasleak berak aukeratutako erreferentea.
ESPAZIOAK ETA KOHESIOA
- Hezkuntza Emozionala: Mailaz mailako programa espezifikoa ikasgelan lantzeko.
- Arnasguneak: Atseden gune seguruak eta lasaitasuna sustatzeko espazioak.
- Pertenentzia: Talde kohesioa eta “gu” sentimendua indartzeko ekimenak.
Gure Konpromisoa:
“Gardentasunez, errespetuz eta erantzukizunez jokatuko dugu, ikasle bakoitzaren ongizatea gure lehentasuna bihurtuz.”
NEURRI KONKRETUAK
| Maila | Neurri Nagusiak | Arduraduna |
|---|---|---|
| Instituzionala | BAT Taldea finkatu, Kanal seguruak, Protokoloa onartu. | Zuzendaritza |
| Emozionala | Jarraipen indibidualizatua, Tutoretza harreman iraunkorra. | Tutorea / Orientatzailea |
| Espezializatua | Psikologo espezializatuetara bideratzea eta elkarlana. | BAT / Kanpoko Adituak |
Tel.: 946 740 137
bentades@bentadesikastetxea.com







