Proiektuak
Adimen anitzak
Inteligentzia Anitzen teoria
Zer dira adimen-anitzak?
Howard Gardnerrek honela definitzen du adimena: kultura baterako edo batzuetarako baliagarri diren ekoizpenak sortzeko edo arazoak konpontzeko ahalmena da.
Orain dela gutxi arte adimenak zerbait innatoa eta aldaezina zirudien. Adimentsu jaiotzen zinen ala ez, eta hezkuntzak ezin zuen egoera hau aldatu. Adimena gaitasun bat dela esatean, Gardnerrek garatu daitekeen ezaugarri bihurtzen du.
Gardnerren ustez denok jaio gara genetikak emandako eta baldintzatutako ahalmen batzuekin, baina ahalmen horiek modu batera edo bestera garatuko dira zenbait aldagairen arabera: ingurua, gure esperientziak, jasotako hezkuntza…
Howard Gardnerrek dio konpontzeko arazo mota asko dagoen bezala, adimen mota asko dagoela. Honela, Gardnerrek zortzi adimen mota bereiztu ditu.
Hizkuntza adimena
Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna da, bai ahoz zein idatziz. Adimen honen bidez, irakurketan, idazketan eta hitz egitean eta entzutean hitzen ordena eta esanahia ulertzeko ahalmena lantzen da.
Adimen logiko-matematikoa
Zenbakiak modu eraginkorrean erabiltzeko eta pentsamendu logikoa erabiliz arrazonatzeko gaitasuna da. Adimen honen bidez, kalkuloak, formulak, hipotesiak formulatu eta egiaztatu eta arrazoiketak burutzeko ahalmena lantzen da.
Adimen musikala
Musika adierazpenak hautemateko, bereizteko, eraldatzeko eta adierazteko gaitasuna da. Adimen honen bidez, musika entzun, abestu eta instrumentu ezberdinak jotzen ahalmena lantzen da.
Adimen-anitzetatik heziketa pertsonalizatura
Gorputz adimena edo adimen zinetikoa
Ideiak eta sentimenduak adierazteko gorputz osoa erabiltzeko gaitasuna da. Ahalmen honen bidez, indarra, arintasuna, malgutasuna, koordinazioa, oreka baita gorputzaren mugimendu ahalmena eta neurri eta bolumenen pertzepzioa garatzeko ahalmena lantzen da.
Adimen espaziala
Espazioaren hiru dimentsiotan pentsatzeko eta hauen arteko harremanak ezberdintzeko gaitasuna da: kolorea, marra, forma, irudia, espazioa… Ahalmen honen bidez, kanpoko eta barneko imajinak hautemateko erraztasuna, hauek irudikatzeko, eraldatzeko, moldatzeko eta, bestetik, espazioa ibiltzeko edo objektuei ibilarazteko ahalmena lantzen da.
Adimen interpertsonala
Besteak ulertzeko eta hauekin erlazionatzeko gaitasuna da, lankidetzan aritzeko gaitasuna suposatzen du. Ahalmen honen bidez, besteen sentimenduak eta nortasuna onartzeko eta errespetatzeko ahalmena lantzen da.
Adimen intrapertsonala
Norberekiko emozioak, sentimenduak, barne gogoeta, pentsamenduak ezagutzea, ulertzea… suposatzen ditu, norberaren bizitza antolatzeko eta zuzentzeko. Ahalmen honen bidez, mugak planteatzeko, trebeziak eta eragozpen pertsonalak ebaluatu eta pentsamendu propioa eraikitzeko ahalmena lantzen da.
Adimen naturalista
Elementu, espezie edota pertsonen artean dauden harremanak hautemateko eta euren arteko berdintasun/ezberdintasunak ezagutzeko eta ezartzeko gaitasuna da. Adimen honen bidez, inguratzen gaituena behatzeko, esperimentatzeko, hausnartzeko eta berplanteatzeko trebeziak garatzeko ahalmena lantzen da.
Kontaktua
Ziurtagiriak
Eskola jasangarria ziurtagiria
IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea
Lege-oharra
© Copyright 2024. Bentades Ikastetxea