Albisteak
MAIATZAREN 16a GAIXOTASUN ZELIAKOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gastronomía Baskak, GB Corporacióneko gainerako enpresekin batera, eskolei gaixotasun zeliakoari buruzko informazioa emateko eta sentsibilizatzeko ekimena jarri du abian, gero eta garrantzi handiagoa daukan gaixotasun autoimmunea delako.
Ekimen horren bidez, informazioa eman nahi dugu, baina, horrez gain, geure babesa ere eskaini nahi diegu egunero-egunero arazo hori pairatzen dutenei.
Horretarako, maiatzaren 16an, glutenik gabeko menua emango dugu. Izan ere, inklusioa sustatzea eta gaixotasun zeliakoaren inguruko kontzientziazioa
handitzea daukagu helburu, ikasleen elikadura segurua eta osasungarria dela
bermatzeko.
Ekintza hau Euskadiko Zeliakoen Elkartearen laguntzaz garatu dugu. Ondoren
aurkituko dituzu jantokian dastatuko duten glutenik gabeko menuaren
xehetasunak, baita gure ustez gaixotasun zeliakoari buruz interesgarria den
informazioa ere.
Hona hemen jantokian glutenik gabe zerbitzatuko den menua:
– Fideo-zopa zangar, barazkitxo eta yorkarekin
– Bere zukuan erregositako oilaskoa etxeko patata frijituekin
– Etxeko arroz-esnearen krema
– Ogia
Dokumentu eta loturak
Partekatu
Kontaktua
Ziurtagiriak
Eskola jasangarria ziurtagiria
IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea
Lege-oharra
© Copyright 2024. Bentades Ikastetxea