Albisteak
KAZETARITZA TXOKOA
Hirugarren zikloko kazetariak buru belarri ibili dira lanean hilabete hauetan zehar ere eta prest dugu gure sitearen bigarren argitalpena.
Hirugarren zikloko kazetariak buru belarri ibili dira lanean hilabete hauetan zehar ere eta prest dugu gure sitearen bigarren argitalpena.
Bostgarren mailakoei dagokienez, euskal kultura eta inauteriak ikertu, aztertu eta landu dituzte eta seigarren mailakoak berriz, gure kulturaren oinarria den baserria eta bertako bizimodua lantzen ibili dira. Asko irakurri ondoren eta ikerketa lanak egin ondoren, gai hauen inguruko hiztegian sakondu dute eta gero gai horien inguruko solasaldiak egin dira gelan. Ondoren, beraien ekarpen propioak sortzeari ekin diote; bakoitzak bere barnean sorturiko interesgunetik abiatuta.
Modu horretan bostgarren mailan idatzizko gaitasuna lantzeko aburuz, inkesta, elkarrizketa eta albisteak sortu dituzte; zuek ere, hemengo tradizioen eta kulturaren inguruko gauza berriak ikas ditzazuen.
Seigarren mailan berriz, gure aiton-amonekin eta solo eta baserrietako langile finekin aurrez aurre egon dira ostiraletako merkatuan, haien jakinduria eta ezagutza jasotzeko eta zuekin elkarbanatzeko.
Horregatik, hirugarren ziklotik gure Kazetaritza Txokoaren bloga bisitatzeko gonbita egiten dizuegu, zuen seme-alabek ilusio eta gogo handiz prestaturiko lan hauek eskola komunitate osoarekin berriro ere elkarbanatzeko.
Izan ere, denon esku dago haria ez etetea eta gurea den hori ez galtzea…
Dokumentu eta loturak
Partekatu
Kontaktua
Ziurtagiriak
Eskola jasangarria ziurtagiria
IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea
Lege-oharra
© Copyright 2024. Bentades Ikastetxea