Proiektuak

Irakaskuntza eleanitza

Hizkuntz Hirueleduna

Euskarazko ikaskuntza oinarrizko elementua dela ahaztu gabe, gure helburua pertsonaren garapena izanik ikastetxeak hezkuntza eleanitza eskaintzen du. Gure gazteak neurri handi batean elebidunak badira, etorkizunera begira gure hizkuntza biak menperatzeaz gain, hirugarren hizkuntza bat ezagutzea ere nahitaezkoa da, mundurako ateak zabalik izan nahi baditugu eta ezagutzaren eta teknologien muga berriekiko harremana sendotu nahi badugu. Beraz, esperientzia eleaniztunak ere martxan jarri ditugu euskal gizarteak eta inguru europarrak eskatzen diguten norabidean aurrerapauso bat emateko: ingelesa irakaskuntza-tresna gisa, ikasbide gisa, sartzeko gure hezkuntza jardunean.

  • Hiru edo kasu batzuetan lau hizkuntzen arteko harremana sendotzea eta sustatzea.
  • Ikas-irakasuntza interdisziplinarra lantzea.
  • Hizkuntzak ikasteko tresnak izateaz gain, komunikazio tresna bihurtzea.
  • Oinarrizko gaitasunak garatzea: autonomia pertsonala, ikasten ikastea, konpetentzia digitalak.

Nobedadeak:

  • Blog hirueleduna.
  • Hezkuntza interdisziplinarra.Irakasgai berdinak elkarrekin eta hiru hizkuntzetan lanean, jolasean, antzerki eta aurkezpen ezberdinak eginez, plastika eta musika ingelesez.
  • Hizkuntza proiektuen mintegietan parte hartuko dugu.

Kontaktua

Ziurtagiriak

Eskola jasangarria ziurtagiria

eskolajasangarria

IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea

ikt-tic

© Copyright 2024. Bentades Ikastetxea