Proiektuak

Agenda 2030

Eskolako Agenda

logo-agenda-2030

Eskolako Agenda 2030, Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat da. Eskolako Agenda 2030rek ikasleei beren ingurumen hubilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Hauek dira Eskolako Agenda 2030ren funtsezko oinarriak:

  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Berrikuntza eta hezkuntza – kalitatea lortzea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.
  • Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
  • Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.
  • Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.
  • Ikasleei gure elikaduraren ereduak dauzkan eraginak ezagutaraztea: pobrezia, kutsadura, gaixotasunak, lan baldintza txarrak, emakumeengan eragina, e.a.
  • Ondorio kaltegarri horiek murrizteko aukerak jakinaraztea.

Nobedadeak:

  • Maddi Proiektua: Herrien Bidezko Elikadura Elkartearen eskutik, Maddi proiektuan parte hartuko dugu urte osoan zehar, eta horretarako guraso, irakasle eta batez ere ikasleen inplikazioa beharrezkoa da.
  • Neguko ortua egingo dugu ikastetxean.

Kontaktua

Ziurtagiriak

Eskola jasangarria ziurtagiria

eskolajasangarria

IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea

ikt-tic

© Copyright 2024. Bentades Ikastetxea