Ikastetxea

"Laureano Jado y Bentades jaunak, 1923ko irailaren 8an sinatutako testamentuan, “ Escuelas Bentades de Mungia” deritzan entitatea sortu zuen"

"Laureano Jado y Bentades jaunak, 1923ko irailaren 8an sinatutako testamentuan, “ Escuelas Bentades de Mungia” deritzan entitatea sortu zuen"

Historia

Mungian, 1923tik

Laureano Jado y Bentades jaunak, Celestino Maria Del Arenal Notario jaunaren aurrean 1923ko irailaren 8an sinatutako testamentuan, “ Escuelas Bentades de Mungia” deritzan entitatea sortu zuen. Erakundearen Zuzendaritza eta Administraziorako Batzordea izendatu behar izan zen, eta ondokoak izendatu ziren batzorde hori osatzeko: Mungiako Alkate jauna, eta Mungiako Udaleko Sindikoa, Mungiako San Pedro elizako Abade jauna eta laguntzaile nagusienetako bi.

Laureano Jado y Bentades jauna hil egin zen 1926an, eta 1928ko urriaren 28an, Celestino Maria Del Arenal Notario jaunaren aurrean, Fundazioaren Batzordea osatu zen.

Ez dago zehatz jakiterik eraikina noiz egindakoa den.

Hasiera baten irakaskuntzaren ardura Congregación de los Hermanos de la Instrucción Cristiana-k hartu zuen, baina Kongregazio horrekin ez zen 1940ra arte kontraturik zehaztu. 1938an, berriz, Religiosas de la Compasión mojei eman zitzaien nesken hezkuntzaren ardura; horretara, ikastetxea eremu bitan banatuta geratu zen: batetik, neskak eta, bestetik, mutilak.

1939an atzera ekin zitzaion gerraren ondorioz etenda geratu zen hezkuntza lanari.

1944ko urtarrilaren 26an obra adierazpena formalizatu zen Celestino Maria Del Arenal Notario jaunaren aurrean; eta bertan egin zen zen Fundación Escuelas Bentades de Mungia izenekoaren deskribapena: 2.400m² azalerako lursaila zeukan eta horren barruan zegoen kokatuta hezkuntzarako erabiliko zen eraikina. Eraikin horretan beheko solairua (lau ikasgela eta komunak zituena) eta goiko solairua zeuden (goikoak ere behekoaren banaketa berdina zeukan), eta beronen azalera 506m²-koa zen guztira.

1959 inguruan Hermanos de la Instrucción Cristiana izeneko anaiek joan egin ziren ikastetxetik.

1977ra arte Religiosas de la Compasión mojek hartu zuten “Nuestra Señora de la Compasión” izeneko ikastetxearen zuzendaritzaren ardura. Urte horretan bertan Bentades Batzordeak bere lehen batzarra egin zuen eta Jose Luis Urrutia jauna izendatu zuten bertako presidente.

1978ko uztailaren 2an Bentades Batzordeari eman zitzaion titulartasuna, eta ordurik aurrera hasi zen bertan irakaskuntza mistoa, eta batu egin zituzten eraikinaren eremu biak.

Monjek 1982an amaitu zituzten ikastetxeko lanak, ikasturtea amaitzearekin batera; hortik aurrera Ikastetxearen funtzionamendua eta irakaskuntza arloa Bentades Batzordearen ardura izatera pasatu ziren..

1983ko irailaren 30ean Bentades Batzordeak ondoko lursaila erosi zien mojei (1.064m²-koa, hain zuzen ere) eta bertan dago gaur egun Eskolaurreko pabilioia, hau da, solairu batekoa eta 265m²-koa.

1984ko uztailaren 7an Bentades Batzordeak ondoko beste lursail bat erosi zien mojei, (2.517m²-koa).

1988ko ekainaren 23an, berriz, 691m²-ko saila saldu zen segregazio bidez.

1983tik gora, ondoko lehenengo lursaila erosi ostean, indarrean dagoen Araudia betetzeko, ikastetxean inbertsio handia egin zuen, horren ondorioz sortu zen saskibaloi zelaia eta, gainera, beste hobekuntza lan batzuk ere burutu ziren: jolaslekua berriztu, kiroletarako pabilioia sortu eta abar.

1991n Bentades Batzordeak Mungiako Udalari laga zion 512m²-ko saila, eremu hori urbanizatu egin zen eta erabilera publikoko pasabide eta eremu librea bihurtu zen.

96/97 ikasturtetik aurrera, DBH ezarri zen eta, ez zenez egin, irakaskuntza urte bian laburtu zen eta, ondorioz, Haur Hezkuntza eta lehen Hezkuntzako ikastetxea izatera pasatu zen.

97/98 ikasturtean hasi zen ematen Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko hezkuntza, eta urte biko gela ireki zen.

2003an, berriz, Plan Estrategikoa jarri zena bian; plan horrek 5 eremu ditu:

  • Kudeaketa eredua.
  • Irakaskuntzaren kalitatea.
  • Hezkuntza mailak familien beharrizanen arabera egokitzea.
  • Azpiegitura egokitzea.
  • Bentades Ikastetxea osatzen duten organo desberdinen harremana eta elkarlana.

Gaur egunean Plan Estrategiko hori garatzen ari gara bete-betean.

Ziurtagiriak

Eskola jasangarria ziurtagiria

eskolajasangarria

IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea

ikt-tic

© Copyright 2020. Bentades Ikastetxea