Ikastetxea

"Gure ikastetxeak garai berrietara egokitzeko asmoz, hezkuntza proiektu desberdinetan murgilduta jarraituko du"

"Gure ikastetxeak garai berrietara egokitzeko asmoz, hezkuntza proiektu desberdinetan murgilduta jarraituko du"

Aurkezpena

Mungian, 1923tik

Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioa itunpeko ikastetxe pribatua da; bertan Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen da, ikasturte bakoitzean titularrak egiten duen planifikazioari jarraituta.

Ikasturte honetan, guztira 748 ikasle daude 0 urtetik 16 urtera.

Ikasturtero, ikasleek inguru egoki baten ikas dezaten, ikastetxea beraien beharrizanetara egokitzen saiatzen da. Halaber, Bentades Ikastetxeak garai berrietara egokitzeko asmoz hezkuntza proiektu desberdinetan murgilduta jarraituko du.

Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioa anitza da, eleanitza eta demokratikoa da; euskal gizarteari zerbitzua emateko dago, bere inguruari estu lotuta dago, bai arlo kulturalean eta bai gizarte mailan; partehartzailea, desberdintasunak orekatzearen aldekoa eta aniztasuna integratzearen aldekoa da.

Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioak helburu hauek bete nahi ditu:

  • Hezkuntzaren kalitatea etengabe hobetzea, hausnarketan, lankidetzan eta prestakuntzan oinarrituz.
  • Ikasleek  behar dituzten balore eta konpetentziekin egungo gizarterako prestatzea
  • Ikasten dena praktikan jartzea: ezaguerak erabiltzea, funtzionala izatea.
  • Euskararen eta euskal kulturaren aldeko apustu garbia egin eta aldi berean egungo gizarterako ikasle eleanitzak prestatzea.
  • Gizartean txertatua eta konprometituta izatea.
  • Ingurumenarekiko errespetua eta konpromisoaren aldeko jarrera garatzea.
  • Irakaskuntza metodologia  eta berriak txertatzea
  • Eskola komunitate osoan elkarbizitza positiboa sustatzea.
  • Beste erakundeekin elkarlanean aritzea (udaletxea, herriko elkarteak, Hezkuntza Saila…)
  • Bereizkeria jarrerak saihesteko (adina, sexua, arraza, ezaugarri fisikoak zein psikikoak, sinesmenak, klase soziala eta beste ezaugarri indibidualak zein sozialak) berdintasunean heztea.
  • Gaitasun eraginkorra sustatu, pertsona bakoitzaren ahalbideak ahalik eta gehien garatuz.
  • “ EUS “ Gure ikasleei ingurumenaren errealitatera hurbiltzeko eta jasangarritasunaren arloan bizimodu ohitura egokiak jaso ditzaten, jarduera lagungarriak sustatuko ditugu.
  • Izpiritu kritiko eraikitzailea landu, arazoen konponketarantz edo hautabide berrietarantz bideratuz.

Ziurtagiriak

Eskola jasangarria ziurtagiria

eskolajasangarria

IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea

ikt-tic

© Copyright 2020. Bentades Ikastetxea