Albisteak

Albisteak


San Antontxutako bertso-paper lehiaketako irabazlea: Noa Alfaro
2021-01-23
Urtero bezala, San Antontxuetako bertso-paper lehiaketa ospatu da. 6. mailako ikasleek Jone Larrinaga bertsolariagaz astean behin bertsolaritza lantzen dute gelan. Eskolako lan horreri jarraipena emonez, lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaie ikasleei.
Aurtengo Bentades Ikastetxeko irabazlea NOA ALFARO 6B gelako ikaslea izan da. Asteburu honetan Andra Marin izandako bertso-saioaren ondoren jaso du dagokion saria.
Gehiago irakurri


ATE IREKIAK ETA MATRIKULAZIOA 2021-2022 IKASTURTEA
2021-01-07
2021-2022 ikasturterako matrikulatzeko epea urtarrilaren 18tik 29ra bitartekoa izango da (urtarrilak 18an ikastetxea itxita egongo da, San Antontxu delako).
Urtarrilak 16an, larunbata, ikastetxeko ateak irekiko ditugu. Egoera berezia dela eta, gure ikastetxea eta gure hezkuntza-eskaintza ezagutu nahi badituzu, eta merezi duzun arreta emateko, gure ikastetxea erakusteko, nola lan egiten dugun jakinarazteko eta zure galdera guztiei erantzuteko, bisita egiteko hitzordua eska dezakezu 946740137 telefonora deituz edo bentades@bentadesikastetxea.com.-era emaila bidaliz.
Bentades Ikastetxean pozik egongo gara zu ezagutzeaz eta zuk gu ezagutzeaz.
Gehiago irakurri


OLENTZERO BENTADESEN
2020-12-22
Aurten Olentzeroren etorrera ospatzeko egiten diren ekintza guztiak
bertan behera geratu dira. Ez da ikuskizunik egon, ez da txokolaterik banatu eta ez
dira ikastetxeko ateak gurasoentzako zabaldu aurreko urteetan bezala. Baina Olentzero ez da gutaz ahaztu eta Bentadesekin kontaktuan jarri da. Ikusi bideoa!!!!
Gehiago irakurri


Bentades EITB maratoiagaz bat
2020-12-13
Koronabirusa da aurten EITBren elkartasun kanpainaren gaia eta Bentades ikastetxeko 6.mailako ikasleek EITBko maratoiagaz bat egiteko abestutako kanta ikus dezakezue. Laster garai hobeak etorriko dira. Animo!!!
Gehiago irakurri


Euskararen eguna 2020
2020-12-04
Atzo, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu genuen Bentades ikastetxean. Egungo covid-egoera hau, ez da eragozpena izan gure eskolan Euskararen aldeko Nazioarteko egun hau inoiz baino indartsuago aldarrikatzeko.
Hori dela eta, bai irakasle eta bai ikasle guztien parte hartzearekin, eskola soinu, esaldi, hausnarketa eta euskarazko berba politez atondu dugu.
Beste alde batetik, ikastetxeko irakaslegoak gure hizkuntzaren inguruko hausnarketa egin du. Hemen duzue ikusgai bideoa.
Gehiago irakurri


EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA (AZAROAK 25)
2020-12-03
Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean, Azaroak 25ean, ikasleek hainbat ekintza egin dituzte egun horretan zer aldarrikatzen den ulertzeko. Horrez gain, argazkietan ikusiko duzuen bezala, emakumeen indarkeriaren aurka mezuak, kartelak, esku edo puntu moreak… sortu dituzte.
Gehiago irakurri


IGEk EMONDAKO MUSUKOA
2020-10-07
IGEk ikastetxeko ikasle eta irakaslegoari homologatutako musukoak oparitu dizkio. Gainera oso politak dira, ESKERRIK ASKO!!
Gehiago irakurri


PCR FROGEN EMAITZAK
2020-09-10
Informatzen dizuegu Bentades Ikastetxeko langileei egindako PCR frogen emaitzak heldu zaizkigula. Zorionez, bai Hezkuntza komunitate guztiarentzat, bai Bentades Ikastetxeko langileentzat, emaitzak negatiboak izan dira.
Gehiago irakurri


AZKEN ORDUKO OHARRA
2020-09-08
Arratsaldeko azken orduan jasotzen ari garen COVID-19n kasu positiboak direla eta falta zaizkigun emaitzak ziurtatu arte, Hezkuntza Sailarekin adostatua, bihar ikastetxea ez da zabalduko (Haurtzaindegia 0, 1, 2 urte eta 2 urte eskolarra izan ezik). Bihar emango zaizue informazio gehiago eta eskertuko genizueke badaezpada whatsappen bitartez zirkular hau berbidaltzea familia guztiak jakinaren gainean egon daitezen eta, ahal baduzue, tutoreari ok bat eman jaso duzuela jakiteko.
Parkatu Eragozpenak
Eskerrik asko
Gehiago irakurri


LIBURUAK LH 2020-2021
2020-06-25
1go, 2, 3 eta 4. mailako liburu zerrenda duzue hemen.
Gogoratzen dizuegu, 5. mailatik aurrera Bentades Ikastetxeak kudeatzen dituela liburu digitalen eskuratzea.
Gehiago irakurri


STOP PLASTIKOARI!!!
2020-06-05
3DBH-ko ikasleei plastika ikasgaian Slow motion bidezko bideo bat egitea eskatu zitzaien, gai librean. Bi ikaslek, plastikoaren kontsumoak sortzen duen arazo handienetako bati buruz kontzientziatu nahi izan digute beraien bideoen ondorioz
Gehiago irakurri


Ikasle onartze prozesua
2020-04-30
2020/2021 Ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuaren epea irekita berriro
Gehiago irakurri






Ikasle onartze prozesua
2020-03-31
2020/2021 Ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuaren epeak eteteari buruzko informazioa
Gehiago irakurri










Donostiako AQUARIUM-a
2020-02-11
Bertan Kantauri itsasoko flora eta fauna aztertu ahal izan genituen.
Gehiago irakurri


Mimarte proiektua
2020-01-31
Pasa den abenduan ikasleek Peter Roberts mimoaren bisita jaso zuten eta "Mimarte" antzezlana ikusi ahal izan zuten.
Gehiago irakurri


Hegazti harrapakariak
2020-01-20
DBH1eko ikasleek hegazti harrapakariak ezagutzeko tailerrean parte hartu zuten...
Gehiago irakurri


DBH1eko ikasleak Bilboko Alde Zaharrean
2020-01-20
Bilboko Alde Zaharretik ibili gara...
Gehiago irakurri






Kontaktua
Bentades kalea 7, 48100 Mungia
946 740 137
Ziurtagiriak
Eskola jasangarria ziurtagiria

IKT-n heldutasun maila aurreratua duen ikastetxea

© Copyright 2020. Bentades Ikastetxea