EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

Albisteak

Ikastetxearen informazioa

27/06/2019

LIBURU ZERRENDA 2019-2020

Hemen dituzue 2019-20 ikasturteko liburuen zerrenda. Gogoratzen dizuegu LH 5.eta 6. mailako eta DBHko lizentzia digitalak ikastetxeak kudeatzen dituela.

Albiste osoa ikusi


25/06/2019

Orla banaketa

Pasa den ostiralean Bentades Ikastetxean DBHko ikasketa-ibilbidea amaitu duten ikasleei orla eman zitzaien, guraso eta irakasleen aurrean.

Etorkizun oparoa izan dezazuela opa dizuegu!

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


24/06/2019

Jagoten Programa

Aurreko asteko asteazkenean, Ekainak 19, DBH1B-ko Nile Urrutiak Jagoten Programako marrazki lehiaketan irabazle suertatu zen.

 

Zorionak Nile!

 

Albiste osoa ikusi


24/06/2019

KIROL EGUNA 2019

Ekainaren 17an kirol eguna ospatu genuen ikastetxean eta etapa guztietako ikasleak parte hartu zuten. Ederto pasa genuen!!

Argazkiak 

Albiste osoa ikusi


18/06/2019

Irteera Lekeitiora

DBH2-ko gela biekin Lekeitiora egin genuen 3 eguneko irteera (ekainaren 5, 6 eta 7an).

 

“Trinkete Etxea” aterpetxean egon ginen lotan eta ekintza desberdinak egin genituen gure egonaldian:

  • Kayak eta Paddle Surf.

  • Ibilaldiak Lekeitio ezagutzeko.

  • Hondartzaz gozatu genuen.

  • Izuntza Arraun taldekoakaz arraunean egiten ikasi genuen.

  • Itsas-korapiloak egiten ikasteko tailer bat egin genuen.

  • Santa Katalina Itsasargira bisita gidatua egin genuen.

  • Gauetan disko-festa eta jolas ugari izan genituen.

Giro oso alaia eta ikasteko aproposa izan genuen.

 

Errepikatzeko modukoa!

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


14/06/2019

IPUIN LEHIAKETA

Mungiako Udalak antolatutako Ipuin lehiaketa Jon Lekanda DBH4 ko ikasleak irabazi du.  

 

ZORIONAK JON!!

 

Albiste osoa ikusi


12/06/2019

GETXOKO AKUARIUM ETA BIZKAIKO ZUBIA

Pasadan ostiralean, maiatzak 31, 1.zikloko ikasleak ikasturteko azken irteera egin genuen.

 

Bizkaia zubia eta Getxoko Aquariuma ezagutzeko aukera izan zuten ikasleak.

 

Egun eguzkitsua egin zuen eta Akarlanda parkera joan ginen jaten eta umeak han jolasten egon ziren.

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


04/06/2019

Saria kiroldegian

DBH1A-ko ikasleak “Kerik Bako Gazteak” programan irabazle suertatu ziren eta pasa den maiatzaren 17an kiroldegira joan ziren sariaz disfrutatzera, kirol masterclass batetan parte hartuz.

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


03/06/2019

Donostitik biratxo bat emanez

Maiatzak 22, DBH 3ko ikasleekin Donostira joan ginen.

 

Lehenik hiriaren auzo eta eraikuntzarik interesgarrienak, esanguratsuenak, zaharrak eta modernoak bisitatu genituen, ingelesez hitz egiten zuen gida batekin.

 

Geroago bazkaldu genuen eta Txuri-urdin izotz pistara joan ginen, patinatzen.

 

Albiste osoa ikusi


31/05/2019

Pablo Zapata idazlea

Pasadan maiatzaren 28an LH4. mailako ikasleak Pablo Zapata idazlearen  bisita izan genuen. Los caballos del Dalai Lama liburua irakurri eta gero, gogotsu egon ginen beraren hizketaldia entzuten. Istorio eta argazki interesgarriak entzun genituen!

 

Albiste osoa ikusi





Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500